MOTORE URRITASUNA

DEFINIZIOA:

Gorputz koordinazio alterazioa duen ikaslea, betidanik eta betiko motore aparailuan arazoren bat dituena da. Sistemaren baten funtzionamenduan anormaltasun bat duenez, ezin du bere adin bereko ikasleak egiten dituzten gauza berdinak egin edo modu berdinean.

Bi mota daude:

Motore urritasunaren barruan, bi mota aurkitzen ditugu; paresia eta paralisia. Hauen arteko ezberdintasuna, paralisia gorputzeko atal bat edo batzuek ezin dugunean mugitu da eta paresia berdina, baina mugitzerakoan debilitate bat daukagunean da. Bakoitzaren barruan, mota desberdinak daude:

Paresia

  • Monoparesia: gorputzadar bakar baten paralisi arina edo osatu gabea
  • Hemiparesia: gorptzaren atal baten paralisi arina edo osatu gabea
  • Paraparesia/disparesia: bi anketan paralisi arina edo osatu gabea
  • Tetraparesia: lau gorputz adarren paralisi arina edo osatu gabea

Paralisia

  • Monoplexia: gorputzadar bakar baten paralisia (anka edo besoa)
  • Hemiplejia: gorputzaren atal baten paralisia
  • Paraplejia/diplejia: bi anketan paralisia
  • Tetraplejia: lau gorputz adarren paralisia

 

EZAUGARRIAK:

Mugimenduak erregulatzeko ezintasuna

  • Hizkeran eta ulertzerakoan zaila izan daiteke
  • Fonemen artikulazioan ezintasuna
  • Motrizitateko ariketak egiteko zailtasunak
  • Begietan estrabismoa izan dezake
  • Oreka mantentzerakoan eta bere gorputzeko koordinazioa kontrolatzeko zailtasunak

 

ESKU HARTZEA:

Argi dago, motore urritasuneko kasu ezberdinak daudela beraz, irakasle bezala haurrak motibatu behar dituzte  haien gaitasun guztiak atera dezaten. Motore urritasuna dituzten haurrek irakurtzea eta idaztea lortzen dute baina hori lortzeko batzuetan laguntza berezia behar izaten dute.  Beste batzuek ordea, ezta makineri bereziekin ezin dute irakurri ezta idatzi ere. Irakasleak kasu hauen aurrean beste komunikazio teknika batzuk irakatsi beharko dizkiete; sinbolo grafikoak edo zeinu hizkuntzak... Gure helburua motore urritasuna duen haurra gizarteratzea da, hau da, bere bizitzan ahalik eta hoberen sentiaraztea.

 

IKUS ENTZUMENEZKO BALIABIDEAN MOTORE URRITASUNAREN BIDEO BAT DAGO