IKUSMEN URRITASUNA

DEFINIZIOA:

Ikusmen urritasuna duen ume batek, ikusmen zorroztasunean baita ikusmen eremuan mugak izango ditu. Urritasun hau dutenek, gradu desberdinetako urritasuna eduki dezakete. Beraz, kasu bakoitza autonomikoki landu beharko da, urritasun mailaren arabera. Ikusmen arazoak jaiotzetik edota gerora sortu daitezke, eta bat-batean edo pixkanaka garatu daitezke. Hau ikusmen urritasunaren araberakoa izango da.

Itsuen Erakunde Nazionalak (ONCE) esaten duen bezala, itsuek, bi begietan 1/10 beherako ikusmena izango dute. Gainera urritasuna sendaezina eta iraunkorra izango da.

 

MOTAK:

Ikusmen urritasunen motak modu desberdinetan ordenatu daitezke:

 

1. Lehenengo sailkapena, urritasuna noiz hasi den araberakoa da:

  • Jaio aurrekoa: amaren sabelean gene, mutazio edo malformazio baten ondorioz gaizki ikustea.
  • Jaio ingurukoa: erditzean arazoak direla eta edo haur goiztiarra izatean aukera nahiko daude haurra ikusmenean urritasuna sortzeko.
  • Jaio ondorengoa: ohitura txarrengatik, traumatismoengatik edo infekzioengatik ikusmen urritasuna sortzea.

 

2.Beste sailkapen bat, ikusmen urritasunaren larritasunaren araberakoa izan daiteke:

  • Itsuak: ezertxo ere ez ikusten ez dutenak
  • Anbioplikoak: zerbait ikusten dutenak

Zerbait ikusten dutenen artean arazo desberdinak topa ditzakegu:

  • Miopia: Hauek urrunetik gaizki ikusten dute
  • Astigmatismoa: irudi bat ikusi beharrean bi eta zirriborrotsuak ikusten dituzte
  • Hipermetropia: gertutik gaizki ikusi.
  • Begi alferra: begi batetik bestetik baino hobeto ikusi

 

EZAUGARRIAK:

 

  • Itsuek: Ez dituzte besteen begiradak jarraitzen, ez dituzte besteen keinuak imitatzen, ezin dira autonomikoki mugitu eta lekua antolatu, ez dituzte posturak kontrolatzen …
  • Anbiopalikoek: Errealitatea interpretatzean akatsak egiten dituzte, pertsonak siluetengatik, jarreragatik, jantziengatik edo koloreengatik ezagutzen dituzte, akatsak egiten dituzte lekuengatik mugitzerakoan …
  • Miopia, astigmatismoa, hipermetropia, begi alferrak eta honelako urritasunak dituztenak, klasean arreta galtzeko joera dute, arbela ikusteko arazoak izaten dituzte, papera oso gertu jartzen dute idazterakoan, marrazterakoan, irakurtzerakoan …, begiak txikitu egiten dituzte eta arbela ikusteko leku hurbiletan jartzen dira.

Baina orokorki hartuta, uste dugu ikusmen urritasuna nabaritzeko ondorengo ezaugarrietan arreta jarri beharra dagoela:

  • Ikusmenarekin zerikusia duten jarrerei loturikoak:
  • 3-4 hilabeteekin ez ditu gauzak begiradarekin jarraitzen.
  •  Etxeko pertsonen aurrean (hauek ezer esan gabe) ez du erreakzionatzen.
  •  Beranduago hasten da eskuekin jolasten.
  •  Ez dauka interesik gauzak begiratzeko.
  • Hitz egiten dion pertsonari ez dio aurpegira begiratzen (bai belarria jarri baina ahotsa datorren kontrako aldetik: belarriarekin “begiratzen” du).
  • Altxatu egiten da egiten da gauzak edo pertsonak hurbiletik begiratzeko.
  •  Galderak egiten ditu, ondo ikusten ez dituen gauzei buruz.
  •  Ez ditu ikusmenarekin lotura duten jolasak nahi,m edo lanak egiten.
  • Mugikortasunarekin loturikoak:
  • Ez ditu helduen mugimenduak imitatzen.
  •  Normalean beranduago hasten dira oinez: ez dira 12 hilabeteekin oinez hasiko, baizik eta 24-30 hilabeteekin.
  •  Ez du korrika egiten edo baldarki egiten du.
  • Sarritan estropezu egiten du altzariekin, ateekin …
  • Eskaileretan segurtasun falta oso handia da.
  • Okertuta ibiltzen da, beheari begira.
  • Oinez ibiltzean, oinak arrastatu egiten ditu.
  • Harturiko posturei loturikoak:

- Burua inprimaturiko materialaren gainean jartzen du.

- Papera aurpegiaren kontra jartzen du.

- Aurrean dituen gauzei zeharka begiratzen die edo burua albo batera mugitzen du.

- Begiratzen duenean, esku batekin begia estali edo itzala egiten du.

- Begiak igurtzi egiten ditu behin eta berriro.

- Urruneko edo hurbileko gauzei begiratzeko begiak erdi ireki edo begi keinuak egiten ditu.

  • Bere ikus eremutik kanpo galtzen dituen gauzak bilatzeari loturikoak:
  • Norbaiti gauzak batzeko eskatzen dio.
  •  Ahotsari jarraitzen dio.
  • Non dauden galdetzen du.
  •  Lurrean edo mahian zerbait erortzen bazaio, gauza hori egon daitekeen lekuaren kontra jartzen du aurpegia errazago bilatzeko.

 

ESKU HARTZEA:

Irakasle bezala, garrantzitsua da ikusmen urritasuna goiz aurkitzea, zenbait abantaila dakartzalako, hala nola:

  • Itsua edo anbioplia izanda leku berezietara eraman, adibidez ONCEra. Hauek metodo ezberdinak erakutsiz, ingurura ondo moldatzeko gaitasuna erakusten diete.
  • Urritasuna lehenbailehen murriztu edo gelditu
  • Haurra klasean arreta jartzeko arazorik ez izatea eta ondorioz, nota txarrak ez ateratzea.

Egon ahal diren hobekuntzak ikusita, arreta handia jarri behar da aurretik azaldutako ezaugarrietan nahiz eta guztiek ez duten ezaugarri horiek. Guk irakasle bezala, haurrak ikusmen urritasun bat duela susmatu ezkero, gure beharra gurasoei jakinaren gainean jartzea da eta haiek espezialista batengana eramatea. Baita klase batetan integratzen laguntzea izango litzateke gure lana; beste ikaskideei azaldu egoera, gauzak beti leku berean jarri, beharrezkoa duen materiala lortzea …

 

 

IKUS ENTZUMENEZKO BALIABIDEAN IKUSMEN URRITASUNAREN BIDEO BAT DAGO