ARRISKU BIOLOGIKOAK
DEFINIZIOA:
Umeek beraien garapen prozesuan arazoak izan ditzakete haurdunaldian, erditze momentuan edo jaio eta gero. Horren ondorioz, alterazio biologiko desberdinak sortuz. Haurrak baztertuak izateko edota beraien garapenaren alderdi guztiak garatuak ez izateko arriskuan egongo dira. Hori dela eta, haurrak arriskuan egoteko ezaugarri edo faktore biologikoez arituko gara.
Haurdunaldian ager daitezkeen faktoreetako batzuk hauek izan daitezke:
Alde batetik, alterazio kromosomikoak (Down Sindromea, x ahula …), fetuaren garapenean ematen diren alterazioak (oxigeno falta, infekzio gaitzak, Nerbio sisteman garapenean nahasteak : Ardatz bifidoa, sortzetiko malformazioak).
Bestetik, eragina izan ditzaketen beste faktore batzuk familien aurrekariak, adina, amaren osasuna, amaren elikadura, haurdunaldiaren baldintzak, sustantzia toxikoak … izan daitezke.
Jaiotze momentuan, hots, etapa parinatalean ere hainbat faktore haurrei eragin diezaiokete. Esate baterako, erditze momentuan sor daitezkeen oztopoak, zailtasunak edo baldintza genetikoak (pisu baxua, goiztiartasuna, garuneko odol jarioak, traumatismoak … ).
Bukatzeko jaio eta gero , hau da , etapa postnatalean ager daitezkeen faktoreak hauek izan daitezke: gaixotasunak, istripuak , drogak,elikadura desegokia…
Lehenengo urtean diagnostikatu daitezkeen garapen nahaste larrienak hauek izan daitezke: garun paralisia, adimen urritasuna, zentzumen urritasunak beraien forma larrietan … Bigarren urtean, aldiz, erdi mailakoak eta espektro autista diagnostikatu daitezke. Bost urtetatik aurrera, forma arinenak aurkituko ditugu.