SARRERA

 

DEFINIZIOA:

Arreta goiztiarra 0 eta 6 urte bitarteko haurrei, familiari eta inguruneari zuzendutako esku hartze multzoari deitzen zaio, xedetzat, ahalik eta arinen erantzun bat ematea arrisku sozial eta biologikoak dituen haur bati. Esku hartze horiek, umearen osotasunean, aintzat hartu beharko liratekeenak, orientazio profesional talde batek finkatutakoak izan beharko lirateke. Hala nola, profesional “interdisciplinar” eta “transdiciplinar”-rak. Lehenengoari dagokionez, arlo desberdineko adituak dira eta bigarrenak, aldiz, arlo ezberdineko adituek elkarri ematen dioten informazio jorratzen dute.

Arreta goiztiarraren helbururik garrantzitsuena, umearen garapenean agertzen diren edo agertzeko arriskuan dauden arazoei aurre egitea izango litzateke; haurraren urritasunak goiz aurkitzea, haurra ahal den guztia garatu ahal izateko.

HELBURUAK:

   1. Haurren arazoak edo urritasunak sortu ditzakeen ondorioak gutxitu edo saihesten saiatzea.

    2.Umearen garapena optimizatu edo hobetzen saiatzea.

    3. Beharrezkoak diren mekanismoak barneratu, gaitasun urritasunak dituzten umeei laguntza emanez.

    4. Sortu daitezkeen bigarren mailako arazoak saihestea edo murriztea.

    5. Umearen familiari eta ingurunean sortzen diren beharrei arreta jartzea.

    6. Aintzat hartu umea gizaki aktibo bezala bere esku hartzean.

BEHARRAK:

 Fisiologikoak:

  • BABES FISIKOA (etxe segurua, eskola, herri/hirien antolaketa)
  • OSASUNA (errebisioak, txertoak …)
  • ELIKADURA (nahikoa, anitza, adinari egokitua, denboran sekuentzializatua …)
  • TENPERATURA (etxebizitzaren baldintzak, janzkera, eskolako baldintzak …)
  • GARBITASUNA  (Gorputzekoa, elikagaiena, etxekoa, arropena, ingurunearena …)
  • LOA (espazio segurua, gauez, denbora nahikoa …)
  • JARDUERA FISIKOA ETA JOLASA (Espazioan mugitzeko askatasuna, Beste umez, jostailuz eta objektuz osatutako espazioa, Elementu naturalekin hartu emana: ura, lurra, landareak, animaliak, Paseoak, ibilaldiak, irteerak …)

Afektiboak:

  • SEGURTASUN EMOZIONALA (Baldintza gabeko atxikimendua: onarpena, eskuragarritasuna, eskaerei erantzun egokia eta konpetentzia, Kontaktu intimoa: ukituz, ikusiz, hitz eginez … Gatazken kudeaketa: azalpenak eman, adinaren araberako eskakizunak, eskakizunetan koherentzia, umea erabakiaren kontra azaltzen bada, erabakia errebisatzeko aukera ..)
  • HARREMAN SAREA (Lagun harremanak parekoekin: elkarrekintza denborak, festak, bazkariak, beste batzuen etxeetan egonaldiak, … Familien eta beraien seme alaben arteko jarduerak, Elkarte eta taldeetan partaidetza …)
  • AUTONOMIA (Beraiei eragiten dieten esparruekiko antolaketa eta erabakietan partaidetza eta bere buruarentzat ona dena egiteko aukera, bai familian, eskolan eta gizartean..)
  • BELDURREN AURREAN BABESA (Beraien beldurrak entzun, ulertu eta erantzuna eman: abandonuari, gaixotasunei, heriotzari eta gurasoen lehiari, Beldurra erakusteko aukera, Beldurra eragiten duten jokabideak (hitzak barne) ekidin: biolentzia fisikoa, hitzezkoa, eztabaida desegokiak, mehatxuak, kontrol galtzeak, jokabideen inkoherentzia …)

Kognitiboak:

  • ESPLORAZIOA  (Testuinguru fisiko eta sozial aberats batekin kontaktua, Esploraziorako segurtasun oinarria eskaini, Beraiekin esploratu)
  • ESTIMULAZIOA  (Estimulagarria den testuingurua: ikus, entzun, ukitu …)
  • ERREALITATEA- FISIKO ETA SOZIALA- ULERTZEA  (Jarrera, balio eta arauen transmisioa, entzun eta erantzutea …)

Sexualak:

  • Kuriositatea, kontaktua, Galderei erantzuna, Jolas sexualetarako eta auto-estimulaziorako baimena, Abusuekiko babesa