ESPEKTRO AUTISTA

Autismo tipikoa:

DEFINIZIOA:

Autismoa gaixotasun bat da, garapen urritasun sakon eta iraunkorrak sortzen dituen desorekak eraginda. Arazo honek hainbat gaietan eragina izaten du: komunikazioan, irudimenean, planifikazioan, elkarrekikotasun emozionalean eta errepikapen edo ezohiko jokabideetan. Ume hauen sintomak 2-5 urte bitartean agertzen dira, zeren adin horretan, ume guztiak portaera erabat finkatzen hasten dira. Denboraren poderioz, gaixotasun tasa handitzen joan da, gaur egun, 10.000 umetatik 60k jasotzen baitute. Tasen igoera dela eta, arreta goiztiarren zaintza eta estrategien azterketak, tratamendu goiztiar bat ahalbidetu dezake emaitzak hobetu ahal izateko.

EZAUGARRIAK:
- Onegiak izan ohi dira.
- Ia inoiz ez dute negar egiten.
- Ez dira urduritzen.
- Beraien sehaskan luze egon daitezke bakarrik.
- Gurasoen aurrean arreta galtzen dute.
- Ez dute maitasun-ekintzei erantzuten.
- Mintzai arazoak dituzte.
-Hitzak errepikatzen dituzte.
- Gauza eta tresnenganako interesa dute.
- Ingurugiroa kostante mantentzea gustatzen zaie.
- Edozein aldaketei larritasuna.
- Irudimen handia.
- Memoria handia.
- Gauza sinpleenak egiteko arazoak.

Autismoaren barruan badaude mota desberdina:

Rett Sindromea:

DEFINIZIOA:

Emakumeetan ematen den gaixotasun bat da baina ez da diagnostikatzen 4-5 urte bete arte. 15.000 jaiotako nesketatik 1ek bakarrik jasotzen du gaixotasun hau. Desbaliotze psikomotore progresibo bat da bere ezaugarri nagusiena. Bere buru hezurraren hazkuntza geldotzen da 5. hilabetetik aurrera eta 6. hilabetetik aurrera komunikazio eta harremanetan zailtasunak agertzen dira.

SINTOMAK:

Dardarak / epilepsia

  • Mikrozefalia
  • Mugimendu ezohikoak
  • Erregresio psikikoa / dementzia
  • Baliogabetze mental larria
  • Anomalia kromosomikoa estruktural ekilibratua
  • Anomalia kromosomikoa estruktural ekillibratu familiarra
  • Ataxia / deskoordinazioa
  • Zerebelo agenesia/hipoplasia/anomaliak
  • Kortex zerebralaren atrofia hidrocef. gabe
  • Antehelix hipoplasico/anormala
  • Zifosisa
  • Bosgarren behatzaren klinodaktilia
  • E.e.g. anormala
  • Eskoliosisa
  • Hipotonia
  • Belarri handia / luze / zabala
  • Gogorpen artikularra
  • Atzazal finak/hipoplasikak (eskuak)

Asperger nahastea:

DEFINIZIOA:

Gaixotasun bat da ez-hitzezko komunikaziorako eta enpatiarako zailtasunak dutenak. Hala ere ez dute arazorik ez hizkuntzan, ez garapen motorean ezta garapen kognitiboan, baino nahiko traketsak izaten dira.

  • Harreman sozialean zailtasunak
  • Interes eta jarduerak errepikakorrak
  • Garapen motorean arazorik ez baina apur bat traketsak izan daitezke.
  • Bere garapen kognitiboa normala edo oso ona
  • Kasu honetan ez da hizkuntza arazorik agertzen, oso maila ona daukate
  • Ez-hitzezko komunikaziorako eta enpatiarako zailtasunak


ESKUHARTZEA:
Gaitzak jota dagoen ume bakoitzak bere ahalmen potentzialik handiena lortzea da helburu. Horretarako, programa horiek ahalik eta ingurugiro normalizatuenean aplikatzen saiatu behar dira. Ume autista bakoitzak programa indibidualizatua behar du, hau da, teknikariek gurasoekin batera prestatutako programa, etengabe berrikusiko dena.
Esan daiteke, normalean, bost direla landu beharreko arlorik funtsezkoenak: eguneroko bizimoduarekin lotutako jarduerak (janztea, garbitzea, jatea, higienea eta norberaren autonomia), pedagogia espezializatua, komunikatzeko gaitasuna lantzea (edo ikastea, behar izanez gero), sozializazioa eta jokabidearen normalizazioa eta okupaziozko terapia.

Haur hauekin pazientzia eta jarrera baikorra behar da. Gainera, ahal den neurrian eta ahalik eta denbora gehien arazorik ez duten ikaskidekin erlazionatzera lagunduko dioten ekintzak eta neurriak hartu.

Beraien aurrerapenak epe luzera begira izaten dira eta errepikapen asko behar izaten dituzte.

 

IKUS ENTZUMENEZKO BALIABIDEAN AUTISMOAREN BIDEO BAT DAGO