Elkarrizketa

1) Zer egin zenuen Maialenel arazo bat zuela ikustean?

 Lehen gauza handirik ez zegoen. Baina zentro espezifiko, lehen hezkuntzan eta helduekin (entzumen urritasunak dutenak) lanean alaba eduki ostean arreta goiztiarrean hasi nintzen.

 

2) Zer sentitu zenuten haurrak entzumen urritasuna zuela jakitean?

“Palo handia izan zen. Ez duzu espero. ITO motoreak, burua sostengatzea beti mugan zituen. Zortzi hilabeterekin entzumenak ez zion erantzuten, hau dela eta, pedriatarengana eraman genuen, hemendik, neurologoarengana. Azken honek esan zigun, entzumen urritasuna zuela haurrak, orduan Ortorrinoarengana eraman genuen. ”Agurtzanek dio, hasiera batetik bazekiela zer nolako borroka den, berak ere arreta goiztiarrari loturik egiten baitu lan, baina, entzumen urritasuna eta ikusmen urritasuna urrutitik landu dituen gaietariko batzuk direla esaten digu. Ohartu zirenean bere alabak entzumen urritasuna zuela, urritasun onen aurrean milaka liburu irakurtzen hasi zen. Askotan pentsatzen zuen, bere alabak jolas sinbolikoetara ezingo zuela jolastu edota, beste jolasetara urritasunaren ondorioz.

“Aitak oso gaizki pasa zuen, lehenengo hilabeteetan ez baitzuen ulertzen zergatia. Gaia berria zen beretzat, nik behintzat, urritasunak dituzten jendeekin laguntzen lan egiten nuen.” Agurtzanek helarazten digu, hilabete batzuetan buru-makur ibili zirela eta momentu bat iritsi zela nahikoa da esateko. Orduan bide berri bati ekin zioten. Bizkaian, ez dago inolako laguntzarik, guztia familiak topatu behar du, Gipuzkoak berriz, laguntza gehiago ditu.

 

3) Zenbat urterekin jarri zenion Maialeni inplantea?

“Zazpi urterekin egin genion inplantea. Zortzi hilabeterekin diagnostikatu zuten Maialen, eta gor sakoneko neska bat zela esan ziguten. Inplantea egin ahal izateko pertsona gor sakonekoa izan behar du. Ni neuk momentu horretan helduen gor elkartean egiten nuen lan, eta beraiek ez zidaten inplantearen erabakian inondik inola ere lagundu, nituen baino duda gehiago jarri zizkidan. Heldu hauek inplantearena gaizki ikusten baitute.”

“Erabakia, oso luzea eta gogorra izan zen niretzat. Hainbat, erantzun entzun nituen eta inork ez zidan konbentzitzen, orduan nire alabaren azalean jarri nintzen eta erabakia hartu nuen. Inplantea egitea. Erabakia hartu nuen, alde batetik pentsatuz, ikasketetan besteekin batera joan ahal izateko izango zela. Erabakia kostatakoa izan zen, eta egunen batean Maialeni gaizki iruditzen bazitzaion hartu nuen erabakia, inplantea deskonektatzea posiblea zen. Urteak aurrera alabari utziko diot erabakia edo entzun nahi duen edo ez.”

 

4) Zergatik dute gaizki ikusia, entzumen urritasuna duten helduek inplantea?

“Esan beharra dut, nik erabaki nuenean inplantea egitea haurrari, gorren elkarteko helduak ez ziren haserretu. Baina bai adierazi edo esplikatu zidaten inplanteen mezu inplizitua, hau da, ez erabili zeinu hizkuntza bestela ahozko hizkuntza galdu egingo da. Inplanteek badute erantzun bat, entzumen urritasuna duten pertsonak ez onartzea. Inplanteek pertsona guztiak berdinak izatera bultzatzen gaituzte. Bestetik esan beharra dago, gorren elkarteko helduek, oso esperientzia gogorra pasa izan dituztela bere bizitzan zehar, beti erakutsi bai diete entzutera eta hitz egitera. Urteetan zehar oso baztertuak eta gaizki tratatuak izan dira.”

 

5) Audifoa erabiltzea lagungarria izan zitzaizuen?

“Ikustea bidean zaudela eta zerbait lortuko duzula jakiteak indarra ematen dizu. Audiofonoaren laguntzarekin hainbat gauza garatu ditzakezu baina ez guztiak, neurtutako gauza bat baita.”

 

6) Zuk bakarrik ikasi zenuen zeinu hizkuntza?

“Biok ikasi genuen zeinu hizkuntza, baina aitari gehiago kostatu zitzaion. Niri ez zitzaidan horrelako zaila egin, beti ere lan profesionalean honen inguruan bueltaka ibili bainaiz.”

 

7) Nolakoa da Maialen? Urritasun hau duela jakinda nola sentitzen da?

Maialen, neska azkarra dela esaten digu Agurtzanek, irribarretsu. “Maialen beti saiatu izan da, gauzak ulertzera, eta horrek asko lagundu dio. Beti lortu izan baitu nahi duena. Entzumen urritasuna duten umeek oso garapen desberdinak izaten dituzte, nahiz eta urritasun berdina izan. "

 

8) Zein ikasketa egite gustatuko litzaioke Maialeni?

 “Maialenek psikologia nahi du ikasi, baina hizkuntzak asko mugatzen dio, momentuz.”

 

9) Maialenek ikasterako orduan zailtasunak ditu?

“Maialenek hizkuntza arloan zailtasunak ditu, baina oso alaba langilea dute eta beti lortu ditu emaitza onak. Hiztegia aldetik ere, izugarrizko lorpenak ari da egiten. Memoriazko azterketak oso ondo ematen ditu”

 

10) Bere klaseko lagunek badakite zeinu hizkuntza?

“Bere klaseko batzuk badakite zeinu hizkuntza, hots, Maialen egon den geletan zeinu hizkuntza dakien pertsona aditu bat egon oi da beti. Zeinu hizkuntzako saioak egiten zituzten eta bere gelakideek ikasi egin zuten eta egun oraindik kontrolatzen dute hizkuntza hau ere. Maialenek ahalegin handiak egiten ditu ahozko hizkuntza ulertzeko.”

“Maialen, klaseko lagunekin nahiz, gorren elkarteko lagunekin irteten da kalera beti ere bere denbora partekatu egiten du.”

 

11) Zer gomendatzen diguzu irakasleoi nohizbait ,gelan, urritasuna duen haur bat izan ezkero?

“Sentikorrak izatea etorkizuneko irakasleak. Berak esperientzia positiboak izan ditu irakasleekin, Maialenek ez du gauza handirik eskatzen laguntzeko prest egotea beti. Baina bai, arreta jarri kezka dituzun haurrekin, urritasuna erraztu ahal izateko.”

 

12) Zergatik erabaki zenuten Maialen erdara ikastea? Zergatik ez beste hizkuntza bat?

“Erabaki asko hartu behar dira, oso epe motzean , hau da, bat-batean. Maialen hasieran euskaraz hasi zen ikasten baina ondoren gazteleraz, berarentzat ahozko hizkuntza oso gatza. Ideologiak alde batera utzirik, alabaren hobe beharrez pentsatu nuen eta garai haietan euskara idatziko oso informazio gutxi zegoen, gazteleraz ordea ez. Pentsatu nuen, euskara ate asko itxiko zizkiola, bai hemen ikasteko edota Espainia mailan ikasteko ere.”

“Gaur egun eta lehen oso informazio desberdina dago. Egun mezua oso desberdina da. Egun, informazio gehiago dago, eta ziur nago Mailenek lortuko duela euskaraz hitz egitea. Azken finean, gu bizi garen inguruan, gaztelera oso presente dago, eta erabaki asko hartu behar ziren epe laburrean. Maialenen etorkizuna euskaraz horrenbeste informazio dagoela jakingo banu, agian euskaraz ikasiko luke.”