ENTZUMEN URRITASUNA
DEFINIZIOA:
Entzumen urritasuna duen haur batek ez du zatara handi bat hautemango, bere izena esaterakoan ez du erantzungo, hitz tipikoei edota familiarrei ez die erantzungo … Gainera ,entzumena nahikoa ez denean, bere ama hizkuntza ikasteko, ekintza errazak egiteko eta orokorrean, hezkuntzan zailtasunak izango ditu.
Haur baten entzumenaren egoera ikusteko bi ikuspuntu desberdin:
Ikuspuntu audiologikoa: Ikuspuntu honek, umearengan jartzen du arreta guztia. Gorra entzule bihurtzea da, hots, oralista bihurtzea da honen helburua ,izan ere, gizarteratze prozesuan elkarrizketaren ondorioz asko ikaste da. Ikuspuntu sozio-kulturala, aldiz, gorren ama hizkuntzan, zeinu hizkuntzan, zentratzen da.
EZAUGARRIAK:
- Ikusmenezko estrategiak erabiltzeko beharra dute eta beste zentzuak lantzea oso garrantzitsua da beraientzat :entzumenezko aztarnak aprobetxatu, ukimena …
- Kode linguistiko baten beharra dute egunerokotasunean zailtasunak baitituzte ahozko hizkuntza interpretatzeko.
- Apoio emozionalaren beharra dute.
- Informazioa modu zuzenean eta era garbian jaso beharra dute, izan ere errealitatearen ezagupen gutxiago daukate. Gainera esperientzi zuzenak izatea nahigo dute informazio hobe barneratzeko.
- Arau eta baloreak barneratzeko zailtasunak dituzteten, informazio gehiago jasotzearen beharra dute.
- Ahozko hizkuntza intentzionalki ikasi behar dute eta kode linguistikoa funtzionala izan behar da.
- Urritasun hau duten pertsonen errekonozimenduan zailtasunak dituzte.
- Urritasun hau duten personentzat kasu bakoitza bakarra da, homogeneoak baitira.
- Gorrak izateak bi ondorio desberdin eragin dezake: Intrinsekoak eta extrinsekoak. Lehenengoa , entzumen galeraren ezaugarri propioetan ematen da, eta bigarrena, ordea, familia eta ingurunea eragindakoa da.
- Badaude denborarekin gorrak geratzen diren pertsonak ere, hauei, poslikutibo izenaz ezagutzen zaie. Hala ere, esan beharra dago pertsona hauen egoera ez dela hain larria.
LAGUNTZAK:
Bi laguntza tekniko ezberdindu ditzakegu entzumen urritasunari aurre egiteko. Alde batetik, audifonoak erabil daitezke, hauek urritasunaren arabera egokitu daitezke eta belarriaren inguruan eta barnean kokatzen dira. Aparailu hauek soinuak handitzeko edota transformatzeko erabili ohi dira. Esan beharra dago audifonoa eramango duten pertsonak soinuak altuagoak entzungo dituztela baino ez argiagoak. Bestetik, inplante koklearrak ere ipini daitezke. Hau aparatu elektriko bat da eta koklean kokatzen da kanpoko soinuak hartzeko eta transformatzeko, baita nerbioak estimulatzeko eta entzunezko sentsazioa sortzeko ere. Laguntza tekniko hau erabiltzeko beharrezkoak da ebakuntza egin behar da eta honen emaitza pertsonaren araberakoa izango da
ESKU-HARTZEA:
0-3 hilabeteko tartea duten umeek ez dituzte soinu gogorrak hautematen, amaren ahotsa entzuterakoan ez dira batere lasaitzen eta lo daudenean ere ez dira zarata handietaz ohartzen …
0-6 hilabeteko umeek, soinu familiarren aurrean ez dute erreakzionatzen eta ezin dituzte helduak egiten dituzten joko bokalikoak jarraitu. Gainera ez dute soinurik emititzen arreta deitzeko. Beraien jarreran keinuak, soinuak baino errazago interpretatzen …
6-9 hilabete duten umeek, beraien izena entzuterakoan ez dute erantzuten, ez dituzte soinuak egiten helduaren arreta deitzeko, zailtasunak dituzte ezagunak diren kantei erantzuteko baldin eta ez badago keinurik, ez dute eskuarekin agurtzen, soinuren bat dagoenean ez da konturatzen …
9-12 hilabeteko umeek, ez dute ezagutzen dituzten hitzei erantzuten. Adibidez Ama. Honez gain, zerbait esaterakoan, keinuekin ez bada, ez dute kasurik egiten, gurasoek egiten dituzten soinuei ez diete imitatzen …
12-18 hilabeteko umeek, ez dute kasurik egiten zerbait agintzen zaienean, soinuak nondik datozen ez dakitenez ez dute soinua dagoen tokira begiratzen, ezagutzen dieten pertsonei ez diete deitzen …
18-36 hilabeteko umeek, lo daudenean ez dira zaratetaz ohartzen, ez dute beraien izena ezagutzen, musika ipintzerakoan ez dute erantzuten, galderak errazak ez dituzte erantzuten, ez dituzte hitzak imitatzen …
IKUS ENTZUMENEZKO BALIABIDEAN ENTZUMEN URRITASUNAREN BIDEO BAT DAGO.
|