HEZKUNTZA ESKU HARTZEA
Haurrak baztertuta sentitu daiteke, bai bere gurasoengandik, baita bere ikasleen aldetik ere. Honez gain, gutxietsia sentitu daiteke eta hori diagnostikatu behar den zerbait da, irakasleak eta hezitzaileak jokatu edota esku hartu ahal izateko.
Hezitzaile edo irakasleak, hurrengoko jarrerak kontuan hartu beharko lituzkete:
-Lehenik eta behin bere izaera kontuan hartu behar dute. Haur guztiak fisikoki izaera jakin bat dute eta inolako malformazioren bat baldin badute kontuan hartzekoa da. Adibidez, normala da haur guztiak bi hanka eta bi beso izatea, aldiz batek beso bakarra baldin badu, gelakideen erantzun desegokia sortu dezake, garai horietan haurrak ez baitira kontzienteak, eta ez dira besteen lekuan jartzeko gai izaten.
- Etxeko egoera kontuan hartu behar da. Haur hori hezten duen pertsona, nondik dator eta ze etxe egoera duen jakitea oso garrantzitsua da. Bi gurasoekin bizi den, amarekin bakarrik edo aitarekin, ala abegi etxe batean bizi den jakin behar dute. Guraso edo hezitzaileekin bilerak egongo dira eta beraz haurrarekin duten harremana ere aurreikusten saiatu behar da.
- Bestetik, haurrak momentuan bizitzen dagoen egoera hurbila hautematen saiatu behar da, ahalik eta jokaera egokia aukeratzeko asmoarekin. Haurrak inguratzen dituzten input guztiak ondo ezagutzea saiatu behar dira, hezkuntza egoki bat emateko, beharrezkoa da gai hauek ezagutzea. Adibidez, eskolaz kanpotik egiten dituen jarduerak, edo zeinek ibiltzen da jolasterako orduan.
- Ikuspegi kritikoaz baliatu behar dira, hau da, haur guztiak berdin tratatzea oso garrantzitsua da. Ezin dute haurren arteko diferentziak egin, beraien artean azaldu eta ikuspegia beti goitik ikusitakoa izan behar da. Guztientzat berdina, baina aldi berean irakasleak bakoitzarekin hartu behar duen jarrera desberdina izango da. Egoera guzti hauek egin eta tratatu ahal izateko, hezitzaileon gogoak ezinbestekoak izango dira, gure jarreraren ardatz, noski.
- Gela barruan, haurrak kanpoan duten egoeraz, baztertzen saituko dira denbora batez eta bertan, haurraren jarrera edo egoera aldatzen saiatu behar dira, kanpoko gauzetaz ahazteko. Haur bakoitzaren egoera jakinda, dituen arazoak eta jokabideak aldatzen edo bideratzen saiatu behar dira irakasleak. Haurra gela barruan besteekin identifikatuta sentitu behar denez, denen artean ez dagoela diferentziarik, hau da, berdinak direla adierazi behar diegu, nahiz eta batzuk, beste batzuk baino arazo gehiago izan.
- Haurra kontziente izaten hasten den moduan, bere egoera zein den eta nolakoa den jakin behar du. Horretarako, lagundu behar zaio, egoera pertsonala zein den ulertzen. Nahiz eta arazo gehiago edo gutxiago izan, gelan beste haur bezalakoa dela jakinarazi behar zaio eta arazo horiek normaltasuna adierazi behar dute. Adibidez, haur bati ama hil bazaio, gelan normaltasuna adierazi behar zaio eta pixkanaka nahiz eta ama ez izan, jarduera berdina egin ditzakeela jakinarazi behar zaio, baztertua eta gaizki ez sentitzeko eta gelakideen artean parekotasun giroa egoteko.
- Irakasleak, haurra, ahalik eta hobekien, hezten saiatu behar dira. Gurasoak haurrarengan influentzia handiena izango dute baina hauez aparte ere, beste batzuk egongo dira, hala nola, pediatrak, psikologoak, pedagogoak … Hauek haurraren gainean egongo dira, eta arazoren bat edukiz gero are gehiago. Irakasleak ez dira diagnostikoa eman behar dutenak, baina gurasoekin egiten diren bilerak haurraren egoera jakiteko balio izango dute.
- Diagnostikoa jaso ondoren ekin beharko litzateke haurraren hezkuntzaren gainean. Diagnostiko horiek haien jokabidea bideratuko dute alde batera edo bestera. Hala ere, haurrak klasean normal hasiko dira eta beti honen barruan hezten saiatuko dira, nahiz eta batzuetan indibidualki lan egin beharko duten.