DOWN SINDROMEA
DEFINIZIOA:
Down sindromea 21 garren kromosoman agertzen den anomalia da, hau poliki-poliki garatzen joaten da. Anomalia kromosomiko honek zenbait organoren funtzionamenduan eragiten du. Burmuinean duen eragina da ezintasun intelektual sortzen duena. Hala ere , honen intentsitatea ez da berdina pertsona guztietan, hau da, honek ,pertsonetan, ez du berdin eragiten. Adibidez: pertsona batzuek atzerapen oso txikia izaten dute, nahiz eta Down sindromearen azaleko ezaugarriak izan.
Baina zerk eragiten du Down sindromea?
Gorputzeko zeluletan soberan dagoen kromosoma batek eragiten du hain zuzen ere. Gizakiok, gorputzean, 10 bilioi zelula ditugu. Zelula bakoitzaren muinean 46 kromosoma biltzen dira, hau da, 23 bikote. 21. parean bi kromosoma egon ordez hiru daudenean (beraz, 47 kromosoma daudenean) sortzen da Down sindromea.
Adituek oraindik ez dakite zergatik gertatzen den zeluletan irregulartasun hori. Gainera , oraindik, ez da sendatzeko biderik aurkitu, baina aurrerapenak handiak izan dira. Atzerapen mentala izan arren, horrek ez du esan nahi pertsona horiek ezin dutenik ikasi. Aitzitik, Down sindromedunek ikas dezakete, nahiz eta motelago egin. Alde horretatik, haurrak ingurune normal batean hazi behar direla helburuetako bat izango litzateke.
EZAUGARRIAK:
Aurpegiko ezaugarriak hauek dira:
- Aurpegiera borobila izaten dute.
- Begi, sudur eta belarri txikiak izaten dituzte.
- Ahoaren tamaina ere txikia da mihiaren tamainarekin konparatuz gero; ondorioz ahoa zabalik izateko joera izaten dute eta bertatik hartzen dute arnasa. Horregatik ahoko eta eztarriko infekzioak areagotu egiten zaizkie belarrietara zabalduz.
- Eskuak eta oinak ere txikiak eta lodikoteak izaten dituzte. Eta eskuen kasuan, “clinodactalia” deitzen zaiona izaten dute; hau da, atzamar txikia barrurantz kurbatuta izaten dute. Gainera eskuaren barrualdean tolesdura bat besterik ez dute , beste guztiok tolesdura bi ditugun bitartean.
- Oinetan ere lehenengo eta bigarren behatzen artean banaketa nabarmendu daiteke.
- Garapen motorea geldoagoa izaten da, eta artikulazio arazoak izaten dituzte.
-
Down Sindromea duten pertsonen ezaugarri fisikoak eta adimen garapenaren artean ez da erlaziorik ematen.
ESKU HARTZEA:
- Gurasoen eta semearen-alabaren arteko tratuen kalitatea kontuan izan behar da.
- Gurasoek, batez ere, haurrari eskaintzen dizkioten ingurune fisiko eta sozialarekiko esperientziak.
- Haurraren osasuna eta segurtasuna bermatzera begira familiak dituen ohiturak: osasun-arreta, elikadura, eta biolentziarik eza.
- Gurasoen ezaugarri pertsonalak; hezkuntza-maila, osasuna, sineste eta balio kulturalak, eta arazoei aurre egiteko modua.
- Banakako ekintzetan laguntzaile baten apoioa izatea.
- Adimen urritasuna dutenek laguntza egokiak izatekotan, beraien gaitasun funtzionalak hobetzen joango dira. Laguntza horiek bizitza osoan zehar edo momentu zehatzetan erabil daitezke.
- Ahal den heinean laguntza naturalak erabiltzea komeni da.