ADIMEN URRITASUNA

DEFINIZIOA:

Adimen urritasuna duten haurrek, bataz bestekoa baino funtzionamendu intelektual baxuagoa dute. Adimen urritasunak, muga nabarmenak izaten dituzte adimenaren funtzionamenduan; hau da, egokitze-trebetasunetan. Muga horiek argi ikus daitezke trebetasun kontzeptual, sozial eta praktikoen kasuan. Ezgaitasuna 18 urte bete baino lehen agertzen da. Faktore biologikoek (kromosoma anomaliak, metabolismo nahasketak, hormona urritasun larria, sindrome dejeneratiboak) eragin handia dute gaixotasun honetan, baita inguruneko faktoreek ere ( jaio aurretiko infekzioak, erditzerakoan goiztiarra izatea, jaio ondoren garun kaltea izatea).

EZAUGARRIAK:

Haurren adimen urritasun mota desberdinak jasaten dituzte:

  • Autista erako ezgaitasun psikikoak.
  • Mugimendu urritasunak.
  • Urritasun sentsorialak.
  • Hainbat osasun-arazo.
  • Buru-nahasteak.
  • Dementziak.
  • Portaera problematikoak.

 

Gainera gaixoak muga desberdin askoren aurrean aurkitzen dira:

  • Komunikazioan.
  • Norbere zaintzan.
  • Etxeko bizitzan trebetasun sozialak.
  • Komunitatearen erabileran.
  • Norberaren burua zuzentzean.
  • Osasuna eta segurtasuna
  • Ikasketa-trebetasun funtzionalak
  • Aisialdian eta lanean.

Orokorrean adimen urritasuna dutenek, ez dute beraien memoriaren kontzientziarik, hots,  beharrezkoak dituzten estimuluak ez dituzte behar den bezala aukeratzen. Erantzun bat ematerako orduan ere denbora gehiago behar dute eta beraien egitura kognitiboan, planifikazio desordenatuak egiten dituzte. Horren ondorioz, zaila egiten zaie ikasitakoa egoera berrietara transferitzea. Hizkuntza arazoak ere izaten dituzte; arau gramatikalak, ulermena eta komunikazioa menperatzen ez dutelako.

 

IKUS ENTZUMENEZKO BALIABIDEAN ADIMEN URRITASUNAREN BIDEO BAT DAGO